Venezuelaren geroa kontzertu biren arteko lehiaren menpe

Maduroren gobernuaren aldeko Agustin Otxotorena euskal enpresari chavistearen eretxia eta oposizinoaren hausnarketak hurreratu deuskuzan Urko Garamendi kazetariaren azalpenak jaso doguz gaur "Lau Haizetara" saioan. 

Venezuelan Nicolas Maduroren gobernuak Brasilegaz daukan mugea sarratu dau eta Kolonbiagaz daukana be egun bi barru itxi leike. Astegoien honetan oposizinoak Cúcuta-n mobilizazino handi bat egingo dau eta horren bitartez muga horretara AEBek eroandako elikagaiak, botikak etabar luzea Venezuelara sartzen ahaleginduko dira. Oposizinoaren mobilizazino hori babesteko gaur zonalde horretan Kolonbiako, Txileko eta Paraguayko presidenteak Ivan Duque, Sebastián Piñerira eta Mario Abdo Benitez izango dira.

Kontzertuen dema edo desafio handi bat be egongo da; alde batetik Nicolas Maduroren aldekoek “Manos fuera de Venezuela- Hands off Venezuela” jaialdia antolatu dabe, kontzertu erraldoi horretan Venezuelako 40 musika taldek zuzenekoak eskeiniko dabez. Kontzertu hori Kolonbiako mugatik metro batzutara egingo dabe; mugaren bestaldean eta aitatu barri dogun kontzertu honetatik kilometro batera edo bira, Richard Bransonek VIRGIN multinazionaleko buruak eta Venezuelako oposizinoak antolatutako kontzertu erraldoi bat egongo da “Venezuela Aid Live” izenekoa. Horretan Alejandro Sanz, Luis Fonsi, Juanes, Carlos Vives, Juan Luis Guerra etabar luzea egongo da.

 

 

Osorik irakurri