Xahu taldeak aukerak daukaz aurtengo jazzaldian parte hartzeko

Xahu laukotea Bilboko Hacerian aritu zan aurreko barikuan. Unai Olabarri bateria jolea, Josu Salegi saxo jolea, Jon Ander Amigo baxu jolea eta Mikel Nuñez piano jolea dira Xahu taldeko kideak. Eurekaz batera Irati Bilbao be aritzen da kantuan. Musikenen ezagutu eben alkar eta ordutik ari dira musikea sortzen jazz estiloan. Eurenak diran kantuak daukiez eta bertsinoan be eskaintzen dabez. Momentuz ez dabe diskorik atara. Hacerian jo aurretik gure estudioan izan ziran barikuan.

Osorik irakurri