Kotxe-elektrikoen autonomia, gaur egun, 400 kilometrotakoa da

Nire hurrengo kotxea elektrikoa izango da esaldia gero ta leku gehiagotan entzuten dogu. Momentu honetan Euskadin 4 mila kotxe elektriko matrikulauta dagoz eta datorren urtean 4.800 izatea itxaroten da. Auto elektrikoak energiaz hornitzeko EAEn 138 elektrolinera edo kargaleku dagoz. Horreetariko 19 Bilbon eta beste batzuk Elorrion, Abadiñon, Leioan, Getxon, Zamudion, Portugaleten, Barakaldon, Zallan ta beste herri batzutan be. Kotxe elektrikoen munduan IBIL erakundeko kideak adituak dira eta IBILeko Alvaro Garcaik gaur egun auto elektriko bat erosteak emoten dauzen aukerez berba egin deusku.  

Osorik irakurri