Iker Zabala: "Aurreko denboraldiko emaitzak hobetu gura doguz aurten"

 Santurtziko traineruak nagusitasun handiz irabazi dau Castroko estropadea, bigarren sailkatuari 18 segundo kenduta. Arraunlari barri asko heldu dira Sotera trainerura, guztiak maila eta esperientzia handikoak. Iker Zabala entrenatzailea pozik dago orain arte egindako beharragaz eta baikor dago udako denboraldira begira. Aurreko urtean Eusko Label ligara itzuli eta sailkapeneko bosgarren postuan amaitu ostean, Zabalak beste urrats bat emon gura dau ohorezko txandan sartzeko.

Osorik irakurri