Karrantzan 50 behargin baino gehiago eukiko dauzen esnekien lantegia martxan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Karrantzan hasi dira lanean esnekien lantegi barrian. Kataluniako TGT enpreseak ipini dau martxan lantegi barria. Euskolabel behi esnez egindako gazta gama barri bat landuko dabe eta esne-gain harrotua; Euskadin ekoiztutako behi esnea be ontziratuko dabe eta ardi-gazta egitea be aurreikusi dabe, Idiazabal jatorri izendapenaren barruan sartuko dana. 30-35 langile dabilz orain lanean, baina 50 lanpostu baino gehiago sortzea aurreikusi dabe. Raul Palacios Karrantzako alkatearen esanetan herriko lan egoeran eragin zuzena izango dau lantegi honek.

Osorik irakurri