Etapa barria eleizbarrutiko irratietan

Beste aldi bati ekingo deutsie eleizbarrutiko irratiek, Bizkaia Irratiak eta Bilbo Herri Irratia - Radio Popularrek, elizbarrutiaren komunikazinoa indartzeko asmoz. Zuzendaritza bateratua eukiko dabe aurrerantzean, eta irratien arteko lankidetzea sendotuko da. Javi Onaindia zuzendariak eta Manu Agirre gerenteak osotuko dabe irrati bietako zuzendaritzea. Javi Onaindia kazetari zereginetan hasi zan Bizkaia Irratian 1992an, eta 2010etik bertako zuzendaria da.  Manu Agirrek Gehilan2000 enpresan  egin dau lan azken hamabost urteetan, gerente lez azken hamarretan.  Eurak biak arduratuko dira aurrerantzean irrati bien zuzendaritzeaz, Fede Merino Herri Irratiko zuzendariaren lekukoa hartuta. Merinok 31 urtez zuzendu dau Bilbo Herri Irratia - Radio Popular, marka itzela eginaz komunikazino enpresa bateko buru lez. Hiru hamarkadatan irratiko zuzendari izan da Merino eta eguneroko irratsaioetan be parte hartu izan dau, aurrerantzean be bardin jarraituko dau, zuzendaritza barriagaz lankidetzan. Irratien arteko alkarlana errazteko asmoz, biak alkartuko dira gaur egun Herri Irratiak Bilboko Mazarredo kalean daukazan instalazinoetan. Era horretara koordinazinoa, alkarlana eta sinergiak erreztuko dira, beti be bakotxak bere izaereari eta emisinoari eutsita. Eleizbarrutiaren komunikazinoa hobetzea da aldaketon helburuetarikoa. 

Osorik irakurri