Berrizko belodromoa estaltzeko ia 1.500 sinadura batu dabez

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko mar. 7a, 00:00

Pistako txirrindulari askok eta askok ezin izaten dabe entrenatu, belodromoko zorua bustita dagoanean, edota hezotasun handia dagoanean. Eta hori neguan hemen sarritan gertatzen da, horren ondorioz Anoetara edo Tafallara joaten dira. Administrazinoei Berrizko belodromoa estaltzeko berehalako inbersino bat eskatu deutse. Eustrak txirrindulari taldeko Ziortza Isasik egoerearen barri emon deusku.

Osorik irakurri