DIA supermerkaduko beharginek mugarik bako huelgea hasiko dabe

Hiru egunez huelgea egin ostean beharginei pazientzia amaitu jake. Zuzendaritzeak estadu mailan 2.100 langile kaleratzeko neurria hartu dau eta horren kontra protestetako hasi dabez mobilizazinoak beharginek. ELA eta LAB sindikatuek ez dabe ordezkaritzarik izango Madrilen, negoziazino mahaian, hartuko dabezan erabagietan. Nuria Alonsok 10 urte daroaz lanean DIA supermerkaduetan. Langileak falta dirala esan deusku Nuriak eta gehiago kontratau beharrean dagozanak kaleratuko dabezala salatu dau.

Osorik irakurri