"Standard basque and its dialects" liburua lau haizetara zabalduko dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko mar. 8a, 00:00

Koldo Zuazo hizkuntzalariak idatzitako “Euskera estandarra eta haren euskalkiak” izeneko liburua ingelesera itzuli dabe. Itzulpena Gregor Benton irakasleagaz batera sortu dau Koldo Zuazok otledge argitaletxearen eskutik. Editorial honek ia 200 urte daukaz 1836an sortu zan Erresuma Batuan eta mundu mailan milaka liburu saltzen dauz, itzulpengintza akademikoan nazinoartean garrantzia handiko editoriala da. 131 euroko prezioa daukan liburu mardula makina bat herrialdetako liburutegi eta liburu dendetara ailegauko da laster.

Osorik irakurri