Oier Guillan eta Danele Sarriugarte denboraldi barriko lehen gonbidauak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko mar. 11a, 00:00

Astegoienan ekin deutso "Irakurrieran" irratsaioak denboraldi barriari. Euskarazko literatura protagonista daukan irratsaio honetan, astero gonbidatu bat edo bi izango dira, ordubetez euren lanari buruz berbetan eta euren gustoko literatura eta musika aurkezten.

Denboraldi barrian, Ibai Artetxe idazle galdakaoztarra eta Leire Palacios kazetari basauriarra izango dira irratsaioko gidariak. Txandaka, zapaturo, eguerdiko 13:00etan entzungai izango doguz. Denboraldiko lehen saioan, Danele Sarriugarte eta Oier Guillan izan dabez gonbidau.

Euskal Idazleen Alkarteagaz lankidetzan egiten dan irratsaio honetarako, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzea emoten dau. 

Osorik irakurri