100 kolektibo inguruk Gorakide bereizgarria jaso dabe

GORABIDE-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak GORAKIDE bereizgarria sortu dabe. Distintibo honek desgaitasuna daukien pertsonekiko erakutsitako konpromisoa azpimarratzen dau. Hainbat alkartek, erakundek edo norbanakok jaso dabe, 100 inguruk. Adimen desgaitasunagaz zuzeneko harremana izan ez arren, kolektibo horren gizarteratzearen aldeko konpromisoa erakutsi dabe Bizkaiko erakunde eta partikular batzuek. Horren adibide Urribarri eskolea dogu. Guzti honetaz Gorabideko Lourdes Mendiolagaz eta Uribarri eskolako Igone Aio eta Nerea Etxebarriagaz berba egin dogu. 

Osorik irakurri