Lorea Flores (Greenpeace): "Nafarroako eta Baleareetako hondakinei buruzko legeak eredugarriak dira"

Egunero erabilten doguzan plastikoak gure itsaso eta ozeanoetan amaitu leikie, guk edukiontzi horira bota arren. Domekan Greenpeacek deituta 500 lagun baino gehiago batu ziran Getxon, Ereagako hondartza garbitzeko. Uste baino hondakin gehiago batu ebela esan deusku Euskal Herrian Greenpeaceko koordinatzailea dan Lorea Floresek. Munduan urte baten 12 milioi tona plastiko heldu daitekez itsasora. Horri aurre egiteko guk zer egin geinken esan deusku Floresek. Zelanda Barrian galazota dago supermerkaduetan plastikozko edukinontziak erabiltea eta saltzea. Neurri zorrotzak hartu dabez agintariek. Urrun gagoz oraindik Zelanda Barriko egoerea kontuan hartuta, baina gurean be esperientzia barritzaileak dagoz Lorea Floresen eritxian. 

Osorik irakurri