Natali taldeak "Garena" izeneko lana datorren astean aurkeztuko dau Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko mar. 14a, 21:00

Natali Izagirre kantariak, Ixak Arruti gitarra joleak, Gorka Mendizabal bateria joleak, Olaia Inziarte teklatuak eta Andres Insua baxu joleak osotzen dabe Natali taldea. Natalik AEBtan egindako egonaldi baten ostean sortu zan boskotea eta bederatzi kantuz osotutako diskoa kaleratu dabe. Esperientziadun musikariak guztiak eta estilo bat baino gehiago jorratzen dabezanak. Gasteizen izan ziran martitzenean, zapatuan Iruñean joko dabe eta datorren astean Bilbon izango dira, hilaren 22an Bira aretoan. Natali Izagirre izan da Bizkaia Irratian.

Osorik irakurri