Holandan, ikasten eta Gorlan, irabaztera

Bizkaia Durango Holandako errepideetan dabil egunotan. Agurtzane Elorriaga zuzendariak esan deuskunez, helburua esperientzia hartzea da. Izan be, hango harbideetako lasterketak gogorrak dira. Hemen, Gorlako Igoerea daukie, bihar, durangarrek. Elorriagaren esanetan, talde polita daroe Nicole D'agostin buru dala. Bigarren eginda dago Zaldibarren. Irene Loizate be zazpikoan izango da. Iker Olaeta (Gernika Rugby), Esteban Nuñez (Bidaideak Bilbo BSR), Leire Sarasola (Leioa Waterpolo), Isa Blanco (Bilbo FS) eta Asier Arpon (Metropolitano Hockey) izan dira beste konbidaduak Bizkaia Lehian saioan.

Osorik irakurri