Abio Txakolina eta Onintza Enbeita Bakioko San Jose eguneko protagonistak

Onintza Enbeita izango da Bakioko txakolin uztaren amabitxia. Uzta barriaren inguruko jaia gaur ospatzen dabilz. Goizeko hamar terdietan azokea zabaldu dabe eta ordu batetan barriz, uzta barriaren aurkezpenari ekin deutse. Aurten amabitxia Onintza Enbeita kazetari eta bertsolaria izango da. Txakolingunean gainera, sarrerea doan izango da egun osoan zehar. Aurtengo Bakioko txakolinari kortxoa kentzeko txandea Abio upategiari tokau jako. Abio Txakolineko arduraduna dan Asier Abiogaz berba egin dogu.

Osorik irakurri