Durangaldeko kontsumitzaileen bulegoan kejarik gehien Vodafone enpresak eragin dau

Durangaldeko Mankomunidadeko Kontsumitzaileen Bulegoak igaz herritarrek egindako 1.160 kontsultari erantzun eutsen. Bulegoa Durangoko Askatasun Etorbidean dago eta hantxe langile bi dagoz kontsumitzailee erantzunak emoten. Jasotako erreklamazino gehienak telekomunikabideen sektoretik datoz (guztien %28,6), bigarren postuan bankuakaz edo finantza erakundeakaz zerikusia dabenak dira (%22,7). Gai honeetaz zeozer gehiago jakiteko Aitor Lopez Vazquez "Lau Haizetara" saioan euki dogu, bera Durangaldeko Mankomunidadeko presidentea da.

Osorik irakurri