Julen Orbegozo: "Euskal alderdi politikoek be whatsapp bidezko komunikazino politikora joko dabe"

Goizago edo beranduago hori gertatuko dala uste dau EHUko aditu honek. Estadu mailan alderdi batzuk hasi dira horretan eta alderdiek baimena eukiteko erabiltzaileak altea emon behar dau. Azken 3 urteetan whatssap-ez partekatzen diran barri edo albisteen kopurua hirukoxtu da. Barrien partekatzean eta kontsumoan, Whatsapp-ek dagoeneko Facebook-i eta Twitter-i aurre hartu deutse. Munduan 1.500 milioi pertsonak Whatssap aplikazinoa erabilten dabe eta alderdi politikoak ez dabe aukera hau aprobetxau barik laga gura izan. Hauteskundeen atarian whatsapp-ez pertsuasino politikoa lantzen hasi dira. Julen Orbegozo Terradillos EHUko zientzia politikoen fakultadeko irakaslea eta ikertzailea da eta gai hau sakon aztertzen aritu da geurean.

Osorik irakurri