Xabier Orueta: "Indian bizikletek landa eremuko neskak ahalduntzen dabez"

"Bizikleta bat Indiako nekazal guneetako neskentzat" kanpainea abiatu dau Vicente Ferrer Fundazinoak. Vicente Ferrer Fundazinoak 50 urte daroaz Indiako nekazal gunerik txiroenetan lanean eta urte guzti honeetan aurrera pausu handiak emon dira. Berbarako emakumeen kooperatibak sortu dira. Xabier Orueta Vicente Ferrer Fundazinoko kidea da eta gure estudioetan euki dogu. Indian neska jaiotea ez da familiarentzat pozgarria izaten eta bizikleta bat lortzea eurentzat pentsau ezina da.

Osorik irakurri