Urribarren Abaroan dagozan adindunakaz hegaztien terapia lantzen dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Lekeitioko sarreran, Arropain auzoa igarota, ezkerretara, lorategi zabalak eta erresidentzia handi bat daukazan Uribarren Abaroa Fundazinoa dago. Egoitzak 89 lagunentzako lekua dauka ta momentu honetan 70 edadeko dagoz, gehienak Lea-Artibaikoak. Hegaztien zoo txiki bat eta eguneko zentro bat be badaukaz Uribarren Abaroak. Fundazino honek aurten 150 urte beteko dauz eta urteurrena ospatzeko lekeitiarrei begira ekitaldi ugari antolatu dabez. Tamara Uribe gizarte langilea euki dogu geugaz. 

Osorik irakurri