Elordi eta Etxebarria promozino mailako txapelen bila

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

 Oier Etxebarriak eta Aitor Elordik promozino mailako eskuz binakako txapelketako finala jokatuko dabe zapatu honetan Agirrre eta Salaverriren aurka Iruñeko Labrit pelotalekuan. Igorreko atzelariak eta Mallabiko aurrelariak irabazi egin dabez finalaurrekoetako ligatxoko hiru partiduak. Halandabe, Agirre eta Salaverri joten dabez faboritotzat. Elordi eta Etxebarria ez dira bakarrik egongo Labriten, Mallabitik eta Arratiatik joandako zale asko batuko dira-eta finalean.

Osorik irakurri