Durango eta Elorrio bonbardau ebezala 82 urte betetan dira gaur

1937ko martiaren 31n gertau zan. Sarraskia handia izan zan. Hegazkinek 281 bonba jaurti ebezan eta 336 herritar hil ziran Durangon. Elorrion be makina bat bonba bota ebezan. Hildakoak, gitxienez, 7 izan ziran. 

Gizarte zibilaren kontrako eraso horreek oroitu eta biktimak omentzeko, ekitaldiak izango dira gaur Durangon eta Elorrion. Eguerdiko 12:00etan, Gerra Zibileko biktimak omenduko dabez Durangoko Benita Uribarrena parkean. Arratsaldean barriz, Andra Mariko eleizpean egingo jake omenaldia biktimei. Eta Elorriora joanda, Arriola kantoian izango da Julia Itoiz-en kantaldia 12:00etatik aurrera. 

Bizkaia Irratian, Juanan Hernandez kazetari durangarragaz gogoratu dogu 1937an gertautakoa. Berak `Durango, isildutako bonbardaketa´ dokumentala grabau eban 2007an. 

 

Osorik irakurri