Eneko Aierbe: "Kantauri Itsasoan dagozan orban baltzak garbitzen ez badira erregaia kostaldera helduko da"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko api. 3a, 10:19

Grande America karga ontziaren hondakinak kostalderen batera helduko dira, itsasoan zabaldutako orbanak garbitzen ez badira. Hori da atzo goizean Bizkaia Irratian Ekologistak Martxan taldeko itsas saileko koordinatzaileak Eneko Aierbek esan euskuna. 

Grande America Bizkaiko Golkoan hondoratu zan martiaren hamabostean. 2.200 tona fuel eta material arriskutsua be zabaldu ziran ontzia hondoratu zanean.

Ekologistak Martxan-etik Aierbek zehaztu deusku momentu honetan hiru orban dagozala itsaso zabalean.

Osorik irakurri