A28an adimen urritasuna daben 100 mila lagun baino gehiagok bozkatu ahalko dabe lehenengoz

Orain arte ez dabe izan botoa emoteko eskubiderik, baina Kongresuak aho batez onartu eban iaz boto eskubidea adimen urritasuna dabenentzat. Eta datozen hauteskundeetan ehun mila lagun gehiagok izango dabe botoa emoteko aukerea. Horreetako bat Joseba Alberdi izango da, Gorabideko kidea. Atzo esan euskun danok daukagula botoa emoteko eskubidea. Maiatzean Euskalduna Jauregian topaketea egingo dabe politikariekaz hainbat gairen inguruan informazinoa jasoteko eta eztabaidatzeko

Osorik irakurri