Santa Marina ospitalean gaixo kronikoen familiakaz zuzeneko tratu berezia lehenesten dabe

Bilboko Santa Marina ospitalea 1930ean sortu eben, urte batzuk arinago tuberkulosia eben pazienteentzat erreferentziazko eritetxe bat behar zala erabagi eben. Basurtuko ospitalean tuberkulosia eben lagunentzako gunea txiki geratu zan eta hori izan zan Santa Marina eritetxea eregiteko arrazoi nagusia. Sasoi hartako bilbotarrak tuberkulosiaren kutsadura posible batez babesteko ospitala mendian eregi eben. Gaur egun gaixo kronikoei arretea emoteko Osakidetzako erreferentziazko ospitala da. Bilboko Mediku Zinetzien Akademiak eta Sociedad Bilbaina alkarteak sari berezi bat emon deutse osasun-zentro honi, Jose Carrasco-Máximo Agirre saria. Santa Marinako larrialdi zerbitzuetako medikua dan Iratxe Gonzalez Morcillogaz berba egin dogu.

Osorik irakurri