Hil ala bizi, Urbietan

Bizkaia Gernikak irabazi egin behar dau maileari eusteko aukerak euki nai baditu. Ez dago besterik. Bihar, zapatuz, Burgos izango dabe aurkari basurdek. AndonI Larrabeiti jokalariak esan deuskunez, taldea ondo dago, eta gogotsu, azken ahaleginak egiteko. Astebetean 3 partidu jokatuko ditu Gernikak. Izan  be, Cisnerosen aurkako atzeratua eguaztenean izango da, azkenean. Naiara Diez (Lointek Gernika), Maddi Aalla (Zuazo), Leire Sarasola (Leioa Waterpolo) eta Iñigo Postigo (Metropolitano Hockey) izan dira beste konbidaduak, Bizkai Lehian saioan.

Osorik irakurri