Ibilaldia "Haratzago" lelopean Lekeition maiatzaren 19an ospatuko dabe

Aurtengoa Bizkaiko ikastolen jaiaren 40garren edizinoa izango da eta Lekeitioko Azkue ikastolak dauka antolatzeko ardurea. Ikastolako zuzendaria dan Ibon Goitiak mesedez Lekeitioraino kotxez ez ailegetako eskatu dau. Bizkaiko leku desbardinetan bus-lantzaderak jarriko dabez eta horreek aprobetxetako eskatu dau. 2003ko Lekeitioko Ibilaldian Mendexako Karraspio hondartzea zirkuituaren barruan egon zan baina aurton ez da ibilbidean egongo. Maiatzaren 19an batuko dan dirua zertarako erabiliko daben be azaldu deusku Ibon Goitiak.  

Osorik irakurri