Haxotz taldeak Katalunian joko dau maiatzean, lehenengoz Euskal Herritik kanpo hamar urte bete ostean

Santutxun sortu zan Haxotz taldea 2008. urtean. Jon Txirapozu gitarra eta koroetan, Markel Fernandez baxuan, Unai Castañeda baterian, Iñaki del Olmo gitarra eta koroetan eta Jokin Erkoreka abesten, boskotea da Haxotz. Iaz ospatu eben hamargarren urteurrena hainbat kontzertu eskeiniz, bereziena Bilboko Kafe Antzokian. Aurten, ehungarren kontzertua eskeiniko dabe eta maiatzean Euskal Herritik kanpo joko dabe lehenengoz, Katalunian kontzertu bi daukiez. Iñaki eta Jokin izan dira gurean.

Osorik irakurri