Urkiolako Parke Naturalean 6 kilometroko luzerea dauen "Deabruatx" kobazuloa dago

Abadiñoko GEMA espeleologia taldeak azken urteetan 400 kobazulo katalogau dauz. Eneko Garitaonandia GEMA taldeko espeleologoagaz berba egin dogu "Lau Haizetara" saioan. Eskuagatx mendian Urkiolako Parke Naturaleko kobarik luzeena dago, 6 kilometroko luzerea dauka eta “Deabruatx”izena ipini eutsen 2010ean. Mugarran Urkiolako kobarik sakonena topau geinkela eta Anbotoko Mariren koban 70 metroko potzu bat dagoala kontau deusku Eneko Garitaonandiak. GEMAkoek erreskate lanetan be zelan parte hartzen daben azaldu deusku.

Osorik irakurri