"Barabeltz" berakatz baltza ekoizten hasi dan lehen enpresa bizkaitarra da

Ogi xigortuetan goizero berakatza armozetan eban Xabier Iñarra-Iraegiren semeak aitari aho-hatsa ebala esan eutsan behin. Xabierrek egoerea arteztu nahian berakatz baltza ekoizteari ekin eutsan. Honek ez dau aho-hatsik lagaten. Berakatz baltzaren jatorria Asian dago eta Xabierrek beste kide batzukaz "Barabeltz" enpresea sortu dau. Berakatz baltza berakatz freskoari aldaketak eraginda lortzen dabe. Testura biguinekoa da, koloretsua eta zapore samurrekoa.    

Osorik irakurri