Azken urteetako manomanista irekiena

 Hamasei pelotarik hartuko dabe parte aurtengo eskuz banakako txapelketa nagusian. Mikel Urrutikoetxea eta Danel Elezkano izango dira Bizkaiko ordezkariak eta biak final laurenetan sartuko dira. Urrutikoetxeak Bilbon jokatuko dau bere lehen partidua maiatzaren 5ean, Retegi Bi, Laso edo Bengoetxearen aurka. Elezkanok, binakako txapelketako irabazleak, maiatzaren 6an jokatuko dau lehen partidua eta leitekeena da Rezusta izatea bere aurkaria. Finalaurrekoak Bilbon eta Eibarren jokatuko dira eta finala Bilbon ekainaren 2an. Aimar Olaizolak ez dau parte hartuko txapelketan besoko lesinotik errekuperau barik dagoalako. Faboritoen zerrendea inoiz baino luzeagoa da: Altuna, egungo txapelduna, Urrutikoetxea, Ezkurdia, Elezkano II, Irribarria eta Bengoetxea VI, behetik datozen gazteak baztertu barik.

Osorik irakurri