Pedro Mari Goikoetxea: "Mikel Zarate euskeraren aldeko behargin itzela izan zan"

Mikel Zarate idazlea hil zala 40 urte beteko dira aurten. Lezaman, bere jaioterrian omenaldi ekitaldi jendetsua egin deutse asteon. Zaratek aparejadore ikasketak egin ostean familia laga, etxekoei agur esan eutsen eta abade karrerea hasi eban 20 urte ebazala. 1973an euskaltzain urgazle izentau eben eta gogoangarria da “Euskara Batua eta euskalkiak” berak osatutako txostena. Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialeko hasiera-hasierako irakaslea be izan zan. Lezamako udalak bere lana eta oroimena eskertzeko ekitaldia antolatu dau herriko kultur aretoan eta ekitaldia gidatzen Lezamako semea dan Pedro Mari Goikoetxea kazetaria egon da. Eguaztenean beragaz berba egin gendun. 

Osorik irakurri