Mitxel Lakuntza: "Greba batek emoten deuskuna ez deusku beste ezerk emoten"

Greba demokrazia baten ezinbesteko elementua da ELA sindikatuko idazkari nagusi barria dan Mitxel Lakuntzaren esanetan. Osakidetzan lehen arretako profesionalak huelgan dagoz gaur eta itunpeko sarean be lan gatazkea ez da konpondu. Azken lan gatazka honegaz lotuta, eurak negozietako prest dagozala esan deusku Lakuntzak, baina galdera bat be egin dau gai hau dala eta. Euskaltelen auzian ELA sindikatuaren ustez, agerian geratu da Jaurlaritzak huts egin dauela. Gogoratu asteon jakin izan dogula Erresuma Batuko funts batek daukala gaur egun gehiengoa euskal konpainian. Hori ikusita ardurea nagusitu da eta Jaurlaritza bera prest agertu da esku hartzeko. Orain dala astebete egindako kongresuan Txiki Muñozen lekukoa hartu eban gaur alkarrizketatu dogun Mitxel Lakuntzak. 

Osorik irakurri