Lorra kooperatibak 25 nekazaritza ta abeltzaintza ekoizpen lagundu dauz

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko api. 24a, 00:00

Igazko laguntzen programara 30 hautagai baino gehiago aurkeztu ziran eta 25ek laguntzea jasotea lortu eben. Helburua lehenengo sektorea indartzea da. Gatikan arrautzak eta kiwiak ekoizteko ustiapena ipiniko dau Ainhoa Elosegik, eta berak esan deusku zertan dan proiektua. Bere aspaldiko ametsa dala azaldu deusku, eta oraintxe euki dauela gauzatzeko aukerea. Markel Ensunza Azurmendi Errigoitiko Bizkaiganeko esneki ekoizpenean dabil, kasu honetan belaunaldi aldaketea bermatzeko. Bizkaiganeko proiektuan lau gazte sartuko dirala autortu deusku.

Osorik irakurri