Barikuan Gernikako bonbardaketaren 82garren urteurrena beteko da

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko api. 25a, 00:00

Bake eta Bizikidetzarako aurtengo saria hiru historialariri eta Txipreko politikari bati emongo deutsez. Xabier Irujo, Paul Preston eta Ángel Viñas historialariei Gernikako bonbardaketan gertatutakoa ikertu ostean egindako lana autortuko jake. Sari emote ekitaldian historia zientifikoa eta osasuntsua eregi dabela azpimarratuko da. Christos Stylianides txiprearra Europar Batzordeko Giza Eskubideetarako batzorde-burua izan da eta besteak Jordaniako errefuxiaduen-kanpamendu baten dagozan pertsonen alde egindako lana txalotuko da. Bakearen Museoan erakusketa bat estreinauko dabe eta horretaz eta biharko egunaren garrantziaz museoko zuzendaria dan Iratxe Momoitiogaz berba egin dogu. 

Osorik irakurri