Kopea etxean, ametsa buruan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2019ko api. 25a, 00:00

Zuazok etxean jokatuko dau kopea. Maddi Aalla atezainak esan deuskunez, ilusino handia daukie. Ametsa buruan dala, lehen aurkaria Elche Mustang izango dabe barakaldarrek. Partidu gogorra izango dala dino Aallak, baina irabazteko modukoa (barikua, 21.00). Bizkaia Lehian saioan beste hainbat konbidadu izan ditugu gaur be: Iker Olaeta (Gernika Rugby), Esteban Nuñez (Bidaideak Bilbo BSR), Leire Sarasola (Leioa Waterpolo) eta Asier Arpon (Metropolitano Hockey). Bidaideak Bilbo BSR-k Euroliga 1-eko azken fasea jokatuko dau, astegoienean, Shefield-en. Leioak azken partidua ligan, Marbellaren aurka. 

Osorik irakurri