Markel Susaetak ez dau segiduko Athleticen

 Markel Susaeta Laskurainek ez dau Athleticen jokatuko hurrengo denboraldian. Eibarko jokalariak esan dau bere ibilbidea Athleticen amaitzea zala bere helburua baina ezinezkoa izan dala, zirkustantziek ez dabelako lagundu. Hogeta bi denboraldi zuri-gorriz jantzita jokatu ostean, beste talderen baten jokatuko dau hurrengo denboraldietan. Plantilako kide guztiak, entrenatzaileak, medikuak, Jose Anjel iribar, Carlos Gurpegi eta Lezamako behargin guztiak egon dira Susaetaren agurreko ekitaldian. Aitor Elizegi, Athleticeko presidentea eta Rafa Alkorta, kirol zuzendaria be Lezamako prentsa aretoan egon dira gaur.

Osorik irakurri