Maileari eusteko lehian, Arenas eta Gernika

Barakaldok lortu dau lehen helburua. Jardunaldi biren faltan, sailkatuta dago play-offerako. Sailkapenaren behealdean, barriz, estu dagoz Arenas eta Gernika. Jaisteko arriskuan dagoz. Getxoztarrek euren esku daukie maileari eustea, baina gernikarrek ez. Jardunaldi bi geratzen dira. Arenasek 41 puntu daukaz, Real Unionek lez. Gernikak, 36. Hiruren artean dago zuzenean jaisteko lehia. Gernikak partidu biak irabazi, eta itxaron egin behar dau. Hirutetako batek play-outa jokatuko dau. Beti be, Arenasek eta Real Unionek partidu biak irabazten ez baditue, eta goragoko bat ez badabe sartzen lehian. HIrugarren mailan, Portugalete txapeldun da jardunaldi biren faltan. Gorka Larruzea (Gernika), Xabi Galan (Barakaldo), Aitor Ramos (Arenas) eta Ander Artabe (Portugalete) izan dira Atetik saioko konbidaduak.

Osorik irakurri