Aitor Elordik promozino mailako buruz buruko txapelketako finalaurrekoa jokatuko dau domekan Zabalaren aurka

 Aitor Elordik promozino mailako buruz buruko txapelketako finalaurrekoa jokatuko dau Zabalaren aurka domeka honetan Logroñoko Adarraga pelotalekuan. Final laurenetan Urretabizkaia kanporatu ostean, finalerako txartela eskuratzen ahaleginduko da Mallabiako pelotaria. Zabala, bere aurkaria, profesionaletan debutau barria da eta dohai bikainak ditu buruz buru jokatzeko. Aitor Elordigaz egin dogu berba Jokoan tartean domekako partiduaren ganean.

Osorik irakurri