Bertsotan eta kantuan jardun dabe Begoñazpikoek "Zortziko Txikia" irratsaioan

Aste honetan Begoñazpi Ikastolako gaztetxoak izan dira bertsolari "Zortziko Txikia" irratsaioan. Ikasturtean zehar landutakoa bertsoan bakarrik ez dabe erakutsi. Kantuan be saiatu dira eta "Xalbadorren heriotzean" kantu ezaguna aukeratu dabe horretarako.

"Zortziko Txikia" irratsaioa, urtarriletik bagilera, zapatuero entzungai izaten dan irratian. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzeagaz egiten dogu.

Osorik irakurri