Kontxako arantzea atara gura dau Urdaibaik aurtengo traineru denboraldian

 Joseba Fernandezek hirugarren urtez jarraian zuzenduko dau Urdaibaiko trainerua. Aurreko denboraldi bietan Eusko Label ligea irabazi eban Bermeoko ontziak baina ezin izan eban Kontxako bandereaeskuratu. Orain dala urte bi Oriok kendu eutson garaipena olatu artean hobea izan zalako eta igaz epaileek zigor gogorra ipini eutsen Urdaibairi lehen jardunaldian Zierbenagaz palak ikutu ostean. Kontuak kontu, bermeotarrek gogo berezia daukie Kontxako banderea irabazteko. Hiru arraunlari fitxau dauz aurten Bermeok kluba itxi dabenen hutsunea beteteko. Horregaz batera, Joseba Fernandezek harrobiko arraunlarien aldeko apostua egin dau.

Osorik irakurri