Rikardo Arregi Sariak kazetaritza eta komunikazino kategoriak izango dauz aurten

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Rikardo Arregi Sariak kazetaritza eta komunikazino kategoriak izango dauz aurten.
Gainera, lehenengo aldiz finalistak izentauko dira, launa gehienez kategoria bakotxean, eta zemendian emongo dira ezagutzen 31.edizinoaren irabazleak.
Saridun izateko hautagaitzak irailaren 15era bitartean aurkeztu daitekez. Proposamenak Andoaingo Udalera posta arruntez bialdu ahal izango dira, edo raks@andoain.eus helbide elektronikora.
Saria bederatzi mila eurokoa izango da kategoria bietan. 

Osorik irakurri