Azken aukerea, maileari eusteko

Arenasek eta Gernikak azken aukerea daukie maileari eusteko. Getxoztarrek euren esku daukie. Azken jardunaldi honetan rabazten badabe, 2. B mailan jokatuko dabe datorren urtean. Gernikarrena gatxagoa da. Irabazi egin behar dabe, eta aurkarien hutsari itxaron. Ian Uranga Arenaseko jokalaria eta Urtzi Arrondo Gernikako entrenatzailea konbidau ditugu Atetik saiora. Hirugarren mailan, Sestao bigarren geratu da, denporaldia handia eginda. Balmasedak play-offera sailkatzeko aukerea dauka azken jardunaldian. Eta Zamudio estu dabil maileari eusteko. Aritz Huete (Sestao), Julen Torre (Balmaseda) eta Alain Arroyo (Zamudio) izan dira gure konbidaduak.

Osorik irakurri