Imanol Alvarez (EHGAM): "gaur egun zoritxarrez homofobia handia dago, uste dogu berrindartze bat dagoala eta horrek kezkatzen gaitu".

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

 Maiatzaren 17-a, LGTBI fobiaren kontrako nazinoarteko eguna da. 1990ko maiatzaren 17an Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak homosexualidadea gaixotasun mentalen zerrendatik kentzea erabagi eban. Ordutik 29 urte joan dira eta Imanol Alvarez Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mogimenduko kideak azpimarratu deuskunez aurrerapauso ugari emon dira. Baina kezkatuta dagoz azkenaldian lehen baino eraso gehiago ikusten dabezalako. Batez be gazteen artean barriro homofobia puntu gogorrak nabaritu dabez. 

Osorik irakurri