Tx Plus Vida taldeko kidea da Ager Cuadrado. Talde honen helburua da kirola eta donazinoak bultzatzea. Oraintsu Asturiaseko Cabueñes ospitaleko Hemodialisi gela baten `Bailoterapia´ ekintza antolatu eben. Oraingoan Galdakaoko ospitalean egingo dabe bagilaren 13an. Ager Cuadradok bere ikasleak, Gernikako Mertzede ikastetxeko ikasleak (DBH 4.mailakoak) izango dauz bidelagun. Eurak dabilz egun horretako koreografia prestetan.