Patxo Telleriak idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da "Simplicissimus". Hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da Simplicissimus eta 30ko hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoen bizitza eta lana daukaz gogoan egileak, Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Getari Etxegarai, Olatz Ganboa eta Ylenia Baglietto aktoreak arituko dira taula ganean Adrian Garcia de los Ojosegaz batera. Bilboko Arriaga antzokian estreinauko da lan barria zemendiaren 26an. Patxo Telleriagaz egin dogu berba.