Enrike Solinis gitarra-jotzaileak zuzentzen daben Euskal Barrokensemble taldeak CD-liburu bikoitza aurkeztu dau Elkano eta euskal nabigazinoa ardatz hartuta. Ekoizpenean 50 artista baino gehiagok parte hartu dabe, horien artean Donostiako Orfeoi Gazte eta Txikiko ahotsak. Ganera, munduaren inguruko lehen biragaz eta XVI. mendeko nabigazinoagaz lotura daukien herrialdeetako artistek be ekarpena egin dabe.