Larogei bat pelotarik osotzen dabe Emakume pelotarien alkartea. Pelotaren munduan bardintasuna bultzatu eta jarduera profesional batera jauzi egitea dira alkartearen helburu nagusienetakoak. Emakumeen pelotea egituratu egin gura dabe duinagoa eta justoagoa izan daiten. Patri Espinar, alkarteko presidenteagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean.