Oier Gorosabel (ADES): "Gautegiz-Arteagako kobazulo baten aurkitutako aztarnak garrantzitsuak izan daitekez"

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia

Gernika-Lumoko ADES Espeleologia alkarteak aztarnategi arkeologiko barria aurkitu dau Gautegiz-Arteagako kobazulo baten. Atxarre mendi multzoan dago eta barruan hazur batzuk eta zeramika zati bi jaso dabez. Bizkaiko Arkeologia museora eroan dabez, bertan froga gehiago egiteko. Oier Gorosabel ADES Espeleologia alkarteko kideak esan deuskunez, Bizkaian bi mila kobazulotik gora identifikau diran arren, hondino aztarnategi asko dagoz aurkitu eta katalogau barik. 

 

 

 

 

 

Osorik irakurri