Gernikako Marijesiak tradizino horren ezagupenerako eta zabalkunderako, dokumental baten grabazino lanak egiten dabilz. `Marijesiak 4.00´ ikusentzunezkoa abendurako prest egotea aurreikusten dabe. Zabalkunderako liburutxu bat eta ikerketearen ondoko liburu bat be argitaratu gura dabez. Era honetan marijesien tradizino honi balioa emon gura deutse Gernikak Marijesiak taldekoek.