Ander Okamika lekeitiar triatletea da Mendexako kronoigoerako txapelduna. Aurten bigarrenez egingo dabe San Inazio egunez, arratsaldeko bost eta erdietan. Herri lasterketea da, eta zabalik dago parte hartu nahi daben guztientzat. Okamikaren helburua barriro irabaztea da, lan saio gogor moduan hartuta. Aurtengo denporaldiari jagokonez, Espainiako Txapelketan bigarren eginda dago. Hori lehen zatian izan da. Bigarrenean, irail-urrian, Espainiako Kopako podiumera igotea dau helburua, eta Bilboko triatloian, 5. postua hobetzea.